Inpaktu gehiago,
hitz gutxiago

Gure nahia da pertsonen eta planetaren egiazko
hobekuntza
izatea ekonomiaren motorra

Eraldatun, ez gara aldaketaz mintzatu bakarrik egiten; erakunde bakoitzaren xedeak gure lurraldean inpaktu positiboa izateko beharrezko ekosistema indartzen laguntzen dugu.

Eraldaketa-nodo bat gara

Euskadi osoan jarduten dugu, eta hiru lurraldeetan batzen ditugu indarrak, inpaktua sistema ekonomiko eta sozialaren goiko mailaraino igotzeko.

Gure motorra

Inpaktua bultzatu nahi dugu, gure inguruan toki nabarmena eskuratu dezan. Izan ere, talentuak eta erakundeek errentagarritasuna baino zerbait gehiago bilatzen dute gaur egun: izateko arrazoi bat nahi dute.

Zer egiten dugu?

Jarduerak antolatzen ditugu eta erremintak garatzen ditugu, pertsonek eta erakundeek inpaktua zer den uler dezaten, jakin dezaten zer balio daukan gizartearentzat eta beren jarduerarako, eta zer egin dezaketen inpaktu hori biderkatzeko.

Zure inpaktua, sortzen duzun legatua

Zure inpaktua kontzienteki identifikatzeari eta neurtzeari esker, gizarteari benetan zer ekarpen egiten diozun ulertu ahalko duzu. Horretaz gainera, estrategikoki areagotuko duzu ekarpen hori, legatu eraldatzaile eta iraunkor bat utzi ahal izateko.

Norberak gogoeta egiteko tresna

Eraldatzen metodologia praktiko bat da, bereziki diseinatua edozein erakunde gai izan dadin bere inpaktuaz jabetzeko ESGtik edo jasangarritasun klasikotik harago; hala, neurtu eta kudeatu egin ahalko du, eta egiazko inpaktuarekin lotuko ditu bere xedea edo legatua.

Proiektu berritzaile bat

Eusko Jaurlaritzak Berrikuntza Sozialeko eta 2030 Agendako Zuzendaritzaren bidez finantzatutako proiektu bat da, enpresek beren xedean oinarritutako inpaktua ukigarri bihurtzeko eta Garapen Jasangarrirako Helburuei egiten dieten ekarpenarekin lotzeko.

Lekuan bertan baliozkotua

Euskadiko hiru lurraldeetan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) erreferentzia diren sei enpresarekin garatutako metodologia, eta barnean hartzen industria, zerbitzuak eta nekazaritzako elikagaien sektorea.

Emaitzetara bideratua

Ez da azterketa bat, ezta kontzientzia hartze soil bat ere; aitzitik, gogoeta pizteko gida bat da, zertarako existitzen zaren hausnartzeko eta zure inguruan zer aldaketa eragiteko gai zaren ikusteko.

Laster sartu ahalko zara hemendik bertatik, metodologia deskargatzeko eta inpaktuaren bideari ekiteko.