Aro berri baterako
erremintak

Inpaktua ukigarri bihurtzen dugu, jakintza aditua eta euskal enpresa-sarearen errealitatea lotzen dituzten proiektuen bidez.

Inpaktua duten proiektuak

Egiazko soluzioak erronka konplexuetarako

Inpaktua ukigarri bilakatzen duten proiektuak garatzen ditugu, eta lotu egiten ditugu sortzen ari den talentua eta Euskadiko enpresa-sarearen premiak.

Eraldatzen

ESGtik haratago. Zerk bereizten gaitu? Araudia betetze hutsetik harago (ESG), Eraldatuk zure enpresa-xedearen nahitasuna neurtzen du; hau da, zer legatu utzi nahi duzun. Hausnartzeko tresna autonomo bat da, Eraldaturen bazkideen jakintzak eta esperientziak ematen duten zorroztasunarekin diseinatua, munduari egiten diozun ekarriaren inpaktuaz jabetzeko.

Inpaktua duten Gradu Amaierako Lanak

Deustuko Unibertsitateko talentu gaztea konektatzen dugu gizarte-enpresekin (Euskaber edo Irisbond, esaterako) eta industria-enpresekin (Plastigaur eta Reiner, adibidez) Gradu Amaierako Lanak egiteko; hala, inpaktua neurtzeko eskuliburuak eta soluzio praktikoak sortzen dituzte enpresetarako eta, ondorioz, lurralderako.

Inpaktu-topaketak

Aldaketa aktibatzeko espazioak. Inpaktu Sozialeko Topaketak ekitaldiak baino askoz gehiago dira: ikasteko, kontrastatzeko eta aktibatzeko espazio biziak dira, eta, saio horietan, ekosistema aurrez aurre elkartzen da.

Elkarrizketa askotarikoa

Administrazioak, hirugarren sektorea eta enpresak elkartzen ditugu, askotariko gaiei buruz eztabaidatzeko, hala nola filantropia berriak eta inpaktu-inbertsioa, enpresa-xedea, inpaktua enpresa-estrategian integratzea, ekintzailetza eta berrikuntza soziala, inpakturako zerga-pizgarriak eta administrazioaren trakzio-rola.

Inspirazio-iturri diren kasuak

Gure ingurunean eraldaketa gidatzen ari diren erakundeen jardunbide egokiak aurkezten ditugu.

Networking arimaduna

Giro ezin hobea sortzen dugu, gizarte-ekimen bakoitzaren irismena biderkatzen duten harreman estrategikoak ehuntzeko.