2024az geroztik

Eraldatu 2024an sortu zen, Antonio Aranzábal Fundazioak, Artizarra Fundazioak, Deustuko Unibertsitateak, Rural Kutxak eta Sinnplek inpaktuaren inguruan duten ikuspegi partekatutik abiatuta.

Gaur egun, 23 eragilek baino gehiagok osatzen dugu sareen sare hau, eta ahaleginak koordinatzera, benetako eraldaketak sortzera eta egungo zatiketa gainditzera bideraturik jarduten dugu.

Ez dugu sinesten organigrama zurrunetan; Eraldatu erakundez eta partikularrez osaturiko talde homogeneo bat da. Lantaldeen bidez funtzionatzen dugu, eta ahots guztiak entzuten dira etorkizuna elkarrekin sortzeko.

Eraldaturen helburu nagusia da lankidetza-ekosistema bat ehuntzea, enpresen, inbertitzaileen eta erakundeen arteko lankidetza erraztuko duena, helburu gisa harturik gizarte- eta ingurumen-inpaktu positiboa duten ekimenak sustatzea Euskadiko ekoizpen- eta gizarte-sarean.

Nor gara?

Elkartutako pertsona- eta erakunde-talde bat, eta gure helburua da Euskadin gizarte- eta ingurumen-inpaktua duten eragileen nodo edo topagune bihurtzea.

Gaur egun, kide hauek ditu Eraldatuk

Amaia Jugo

Andrea Esteve

Asier Divasson

Carlos Barbed

Eduardo Jauregui

Esther Unceta

Ivan del Caz

Gorka Goikoetxea

Libe Mancisidor

Luis Artola

Oscar Ugarte

Paul Ortega

José Luis Ruiz de Munain

Gure xedea eta helburuak

Inpaktua bultzatu nahi dugu, gure inguruko sistema ekonomikoan lehentasuna izan dezan, eta, horretarako, orpoz orpo jardungo dugu lankidetzan gure lurraldeetako eragileekin.

Kontzientzia piztea

Erakundeei kontzientzia hartzen laguntzen diegu, jakin dezaten zer den inpaktua eta zer balio estrategiko eskaintzen dituen, dela gizarterako, dela beren jarduerarako.

Biderkatzea

“Inpaktuaren iraultza” bultzatzen dugu, eta beharrezko laguntza eskaintzen dugu eragile bakoitzak garbi izan dezan nola lagundu modu aktiboan, eta, hala, onura biderkatu ahal izan dezan gure inguruan.